GAUR da 12 pala artistiko enkantean lortzeko aukera. Barrene Palakek eginak eta eskainiak dira eta bildutako dirua esan bezala Kronika eta Bertso eskolaren alde izango da.
Subasta Joxe Mari tabernan hasiko da. Ondoren, Aralar eta Onddi tabernetan jarraituko du enkanteak. 12 palak ikusgai egon dira astebetez Joxe Mari, Aralar eta Onddi tabernetan bertan.
35 euro hasierako prezioa
Palen hasierako prezioa enkantean 35eurokoa izango da. Parte hartzeko telefonoz ere egin ahal izango da 943 33 08 99 zenbakira deituta enkantea hasi arte. Zehaztu behar dira pala eta eskaintzen den prezioa. Bertan Hernaniko irudiak ageri dira.