Jai-giroa eta feminismoa aztergai gaur, liburuan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 10a, 02:00

Miren Guillo Arakistain, Festak, Genero-harremanak eta Feminismoa liburuaren koordinatzailea izango da gaur Biterin, 19:00etan, lana aurkezteko. 

Berdintasun Kontseiluak eta Hernaniko Bilgune Fe­mi­nis­tak gonbidatu dute, festak genero-ikuspegitik aztertzeko hainbat gako ematera. An­tro­po­logia feminista, eta oro­ko­rre­an, feminismoa ditu ar­datz liburuak, eta jai-giroan, festetan izaten diren ekimen, aldarrikapen eta prozesu parte-hartzaileak biltzen ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!