Baloiarekin jolasean, kale edo bale!

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 10a, 02:00

Aldaketa batzuekin, baina Hernaniko Gazte Olinpia­de­ta­ko gaurko probaren oinarria, Baloi Eseria jolasa izango da.
Talde bakoitzeko lau kidek jokatuko beharko dute, eta 21:30tean biltzeko zita jarri dute; azken aldaketa bat medio, kiroldegiko frontoian egingo da guztia. Jolasa, 22:00etan hasiko da, eta taldeko ka­mi­xe­ta jantzita eraman behar da.

Baloi urdin eta gorriak, une alai eta larriak
Bi txandatan jolastuko da gaurkoan. Aurreneko txandan 10 talde ariko dira; 80 jokalari, beraz. Bigarrenean, gainon­tzeko 11 taldeak.
Jokalari guztiek borobilean zutik jarri beharko dute, eta ba­­loiak pasako dizkiote elka­rri. Bi koloretako baloiak izan­go dira, ordea, batak besteari pasa beharrekoak, eta arris­kua ez da berdina izango, ba­tarekin edo bestearekin. Baloi urdinak 4 izango dira. Honek jotzen duena, ez badu esku­e­tan eustea lortzen, lurrean ese­ri beharko da. Baloi hori airean hartzea lortzen duenak, be­rriz, aukera izango du jolasten segitzeko; beste norbaiti pasa beharko dio. Baloia har­tzea lortu ez duena eta eseri dena, bueltan altxatzen saiatu beharko da. Baloia hartu eta beste bati pasa be­harko dio horretarako, eta ahalik eta azkarren egiten saiatu beharko du, momentu batean eserita dauden jo­ka­la­ri­ak kanpora­tuak izango baitira.

Jolasaren azken minu­tue­tan, berriz, baloi gorria, bakarra, sartuko da jokoan. Honek jotzen duena zuzenean kaleratua izango da.

Zutik mantentzen dena, txapeldun
Jolaserako txandak 20 minu­tu­koak izango dira, baina jo­la­sa bukatu daiteke lehenago, zu­tik jokalari bakarra gera­tzen bada. 
Finalak, zutik geratzen di­ren jokalarien taldeen artean jo­katuko dira; txanda ba­koi­tze­ko hiru talderen artean. Fi­na­lak, berriz, ez du denbora mu­garik izango: zutik man­ten­tzen den azkenak irabaziko du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!