AlgaraKlown izena dute, ospitalean ingresatuta dauden umeei irribarreak aterarazteko lanean aritzen diren pailazo solidarioek, eta hauen lana ezagutzera eman nahi izan du Deustuko Unibertsitatean ikasten ari den ikasle talde batek.
Horrela, publizitateko ikasgairako Algara Festa proiektua jarri dute martxan, pailazo hauen lana ezagutzera eman eta laguntzeko. Horregatik, pailazoen emanaldia antolatu dute iganderako.
Hain zuzen, Antxo eta Pantxa pailazoek Amamaren Ganbara antzerkia antzeztuko dute, 12:00etan Biterin, eta sarrerak bi eurotan erosi daitezke.
‘Amamaren Ganbara’ emanaldirako sarrerak salgai daude Biterin, bi euroan.
Batu algarara, sudur eta guzti
AlgaraKlown pailazo solidarioak laguntzeko Antxo eta Pantxa pailazoen emanaldia antolatzeaz gain, hauen lana ezagutzera emateko kanpaina ere jarri du martxan ikasle talde honek.
Horrela, AlgaraKlown pailazoek erabiltzen duten sudur gorriarekin eta eskutik helduta argazkiak ateratzera gonbidatu dituzte hainbat lagun, Batu Algarara! leloarekin batera, kanpainari babesa emateko eskatuz. Twitterreko @AlgaraFesta kontuan jarraitu daiteke kanpaina, eta baita bertan parte hartu ere!