Ospakizunetan murgilduko da Oialume biltokia. Izan ere, dantzalekuak 75 urte betetzen ditu aurten, eta jaialdi batekin ospatuko dute, maiatzaren 26an: Tolosa ahizpen trikiti doinuak, Anje Duhalde eta Gozategi izango dira, 22:00etan hasita. Sarrerak salgai daude hainbat herritan, 12 euroan; Hernanin, Kixkal eta Oialumen. Kronikak ere zozketatuko ditu batzuk, irakurleen artean.
Herricity, Oialumetik
Baina musika ez da hil honetan Oialumeko protagonista bakarra izango.
Izan ere, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkezten duten ETB1eko Herri Txiki infernu Handi saioa Herricity bihurtuko da, eta Oialumen jarriko dute platoa.
Bost saio izango dira, 19:30etatik 21:30etara, maiatzaren 11, 18 eta 25, eta ekainaren 1 eta 8an, eta saioak irekiak izango dira edonorentzat. Hala ere, izena emateko eskatu dute: herritxi@eitb.eus edo 617 119 332. Luntxa ere izango da.