Anoetako belodromoan izan ziren gimnasta hernaniarrak apirileko azken asteburuan, Tximeleta Torneoan parte hartzeko, eta lan bikaina eginda, emaitzak ere bikainak lortu zituzten. Larunbateko sailkapen fasean bi taldek hartu zuten parte, eta biek lortu zuten igandeko finalerako sailkatzea. Finalean, berriro, biek egin zuten podiuma; zilarra lortu zuten, bai Kadete B taldeak, eta baita alebinetako Langile 5 taldeak ere.