Berdintasun Kontseiluak eta Hernaniko Bilgune Feministak antolatuta, liburu aurkezpena izango da bihar, 19:00etan, Biterin.
Festak, Genero-harremanak eta Feminismoa aurkeztuko du, hain zuzen, Miren Guillo Arakistain, liburuaren koordinatzaileak.
Festak, eraldaketarako esparru
Liburu honetan, festak genero-ikuspegitik aztertzeko hainbat gako proposatzen dira, feminismoa ardatz hartuta.
Festa edo jai-errituetan sortzen diren egitasmoak, genero-harremanak, aldarrikapenak edota prozesu parte-hartzaileak bildu eta aztertu dira liburuan, eta «festak eraldaketa kolektiborako esparru» gisa ulertzen dira.
Azken batean, hainbat ikuspegi kontuan hartuta, mapa bat osatzeko saiakera egin da, festa-politika feministak eta plazerraren kudeaketa kolektiboak bildu eta eskura izateko.