Maialen Lujanbio gaur, Euskara App aplikazioaz

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 9a, 02:00

Hitzaldia emango du gaur Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarrak, Euskara Ari Du egitasmoak antolatuta. Biterin izango da, 19:00etan hasita. Euskara App: aplikazio bat izango du hizpide. Xehetasun askorik ez du aurreratu nahi izan, sorpresa mantentzeko.

Ez da hau, hala ere, Eus­ka­ra Ari Du egitasmoak hil ho­ne­tan antolatutako ekitaldi ba­ka­rra. Dagoeneko, 408 erron­ka­lari batu dira Baietz Her­na­nik erronkaren baitan, eus­ke­raz egiteko ahalegina egitera, eta hori ospatzeko, eta maia­tza indartsu hasteko, iraku­rral­di berezia egin zuten hain­bat herritarrek, larunbatean.

121 erronkalari gehiago, maiatza hasteko
Azken hilabetean 121 erron­ka­la­ri batu dira Baietz Hernanik egitasmora, eta horrela, da­goe­neko 408 dira, egunero­koan aldaketatxoren bat egin eta euskerari eusteko erron­kara batu direnak.
Hori ospatzeko, ‘ura’ ardatz hartuta irakurraldi berezia egin zuten hainbat herritarrek larunbatean. Biterin bilduta, eta hamaiketakoa eginda, da­goeneko egitasmoarekin bat egin duten erronkalari kopu­ru­aren berri eman zuten, eta segidan eman zioten hasiera irakurraldiari. Urbieta kaleko kioskoan, Atarrabiyo parkean, Zinkoenean, Tilo­se­tan eta Leokan irakurri zi­tuz­ten urarekin lotutako poemak, euskerak zipriztindutako he­rritarrak eskertzeko.

Erronkalari egiteko aukera, urte osoan
Egitasmoak martxan ja­rrai­tu­ko du urte osoan zehar, eta be­raz, edozein momentutan egin daiteke edonor, erron­kalari.
Norberak egunerokoan euskerari eusteko zer egin dezakeen pentsatu eta izena eman dezake; horretarako, sartu www.euska­raaridu.eus webgunean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!