Pixkanaka kirol desberdinetako Ligak bukatzen ari dira, eta horretan ari da, besteak beste, Mundarroko Preferenteen Mailako taldeak. Hain zuzen, azkeneko partidua jokatu zuen etxean larunbatean, Martuteneko mutilen kontra. 1-1 bukatu zuten norgehiagoka, eta beraz, puntu bana eskuratu zuen bakoitzak.
Aurreneko zatian, astigartarrak nagusi
Orokorrean, nahiko partidu orekatua izan zen, bi aldeentzat. Dena den, hasiera-hasieratik kanpotarrek izan zuten aukera garbiena. Batez ere, moreek akats larria egin zutelako, baina Martutenekoek ez zuten asmatzen jakin, eta beraz, ez zuten jokaldia borobildu.
Hortik aurrera, gutxinaka etxekoak nagusitzen hasi ziren, defentsan hobeto kokatu ziren, eta erasoan, aldiz, baloia askoz ere hobeto mugitzen hasi ziren aurkako porteriara errazago gerturatuz.
Eta bilakaera horren ondorio izan zen, hain zuzen, aurreneko gola. Markagailua estreinatu zuten etxekoek, Granderen korner bati esker.
Bigarren zatian, gainbehera
Mundarrokoek behera egin zuten atsedenalditik bueltan, bigarren zatian. Nahiz eta aukera garbirik ez izan, kanpotarrak hobeto ibili ziren, orokorrean.
Gainera, berdinketara eraman zituen gola penaltiz lortutakoa izan zen (1-1).