San Isidro eguna, baserritarrena, izango da hurrengo asteartean, eta ohi bezala, Zamalbide-Bentak auzoan eta Foru Plazan ospatuko dute eguna. Asteburuan hasiko da festa, Perurena inguruan, eta asteartean bertan egingo dute herrian.
Larunbatean, txupinazoa
Pixka bat aurreratuta, larunbatean izango da txupinazoa Zamalbide-Bentak auzoan. Haur eta gazteen egunarekin hasiko dute festa, goizeko 10:00etan, eta denetarik egongo da: bazkaria, jolasak, ipuin-kontalaria, apar-festa...
Igandean jarraituko du festak Erretiratuen Egunarekin.
Asteartean, egun haundia
Baina egun haundia asteartean izango da, bai Zamalbide-Bentaken, baita Foru Plazan ere. Bigarrenean, Martzine eta Iriarte baserriak omenduko ditu Goldea elkarteak.
EGITARAUA
ZAMALBIDE-BENTAK AUZOAN
LARUNBATEAN: Haur eta gazteen eguna
- 10:00, txupinazoa, eta ondoren, jolasak eta puzgarriak.
- 13:30, haur bazkaria.
- 15:30, Meritxell Martinez ipuin-kontalaria, eta tailerrak Birjolasten taldearen eskutik.
- 16:00, mus txapelketa.
- 17:00, apar-festa.
- 18:00, txokolate-jatea.
- 20:30, afari herrikoia, bingo-txas eta bertso musikatuak.
IGANDEAN: Erretiratuen eguna
- 12:00, meza eta ondoren, bertsolariak: Unai Iturriaga, Maialen Akizu eta Xamoa.
- 12:30, Pala txapelketako finala.
- 14:00, bertso-bazkaria.
- 18:00, herri kirol desafioa.
ASTEARTEAN: San Isidro eguna
- 11:45, Prozesioa.
- 12:00, meza.
- 12:45, bertsolariak eta salda eliz-atarian.
- 14:00, bazkaria Auzolan elkartean.
- 18:00, idi-probak. Sarrera doan.
FORU PLAZAN
ASTEARTEAN: San Isidro eguna
- 09:30, Xapre trikitilariak.
- 10:00, Prozesioa, meza eta ondoren, hamaiketakoa Gure Izarra elkartean.
- 12:30, Idi demak.
Goizean, Foru Plazan Astigarragako Lizardi Baserriko produktuen eta animalia txikien erakusketa, eta Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak.