Beste urte batez, boxeo saioa izango da larunbatean, oraingo honetan berrikuntza batekin: gauez izan beharrean, arratsaldez izango da. Hain zuzen, arratsaldeko 19:00etarako jarri du zita Errenteriako Paco Bueno gimnasioak, kiroldegian.
Nahiz eta larunbatean izan, dagoeneko salgai daude sarrerak, prezio berezian: orokorrak, 12 euroan; aulkian, 17 euro; eta haurrentzat, 5 euro. Egunean bertan eskuratuz gero, garestiagoak izango dira, haurrena izan ezik: orokorrak, 15 euro; eta aulkian, 20 euro.
Egunean bertan sarrerak garestitu egingo dira.
Zortzi konbate
Arratsaldeko 19:00etatik, beraz, zortzi konbate bizi ahal izango dira, zuzenean: Paco Buenoko Jon, Team Latigoko Aranjoren kontra; Paco Buenoko Yosua, Bilboko Maroudaneren kontra; Irungo Ander eta Gasteizko Arkaitz, aurrez aurre; Irungo Aitor, Team Latigoko Aranjoren kontra; Irungo Tarso eta Gasteizko Elias aurre aurre; Nattan Miranda (Team Latigo) eta Iker Jimenez (Bilbo) aurrez aurre; Astigarragako Oier, Zumaiako Manuren aurka; eta azkenik, Astigarragako Ander Altuna, Bilboko Unaien kontra.