Bi urte bete berri ditu Gaueko komiki dendak, eta ospakizunetan murgilduta dabil. Larunbat honetan bi zita berri izango ditu. Batetik, Catan mahai jolas txapelketa jokatuko da, eta bestetik, Dohako Komikiaren Eguna ospatuko da; dendara hurbiltzen denak 13 komikiren artean bat aukeratu eta doan eraman ahal izango du.