GRAVNI txapelketa Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko federakuntzen arteko txapelketa da eta izena bakoitzaren lehenengo hizkitik dator. Urte asko eta ospe haundiena duen txapelketa da eta pelotaren modalitate desberdinetan jokatzen da.
Garai batean GRAVN zuen izena, baina Iparraldea jokatzen hasi zenean I hizkia erantsi eta GRAVNI izena du gaur egun.
Txapelketa honen finalak asteburuan jokatu dira eta bertan lau hernaniar ziren lehian, Gipuzkoara txapela ekarri nahian. Azkenean lauetatik bakarrak lortu du Gipuzkoara garaipena ekartzea, nahiz eta beste hirurak oso gertu izan duten garaipena.
Amaia Irazustabarrenak beste garaipen haundi bat lortu zuen palan, Maider Mendizabal anoetarrarekin batera, ezker horman.
Gasteizen jokatu zen atzoko finalean 30-18 irabazi zuten Arabako bikotearen aurka. Nagusi izan ziren partidu osoan zehar.
Tejedor, Arrieta eta Lizeaga azpitxapeldun
Ez zuten zorte bera izan Alaitz Tejedor, Ioritz Arrieta eta Markel Lizeagak. Palan, trinketeko finala jokatuko zuen larunbatean Alaitz Tejedorrek, gazteen kategorian. Leire Galdos lagun zuela, Iparraldeko bikotearen kontra 30-27 galdu zuten Gasteizen. Partidu guztian zehar nahiz eta aurretik joan, 27na berdindu zuen Iparraldeko bikoteak eta hiru pelota jarraian frailera botata lortu zituzten hiru tanto eta garaipena.
Gasteizen, Ogetan, Ioritz Arrietak eta Markel Lizeagak. Yoldi eta Sarasa nafarren kontra 22-20 galdu zuten finala larunbatean.
Partidu berdindua espero zen, afizionatu mailako lau pelotari onenetarikoen artean eta horrela suertatu zen, baina azken txanpan garaipenak ihes egin zien bi tantogatik hernaniarrei.