Senpereko lakuaren bueltan egiten den Herri Urrats festarako Dobera Euskara Elkarteak autobusa antolatu du. Goizeko 09:00etan aterako da Atsegindegitik, eta 19:00etan egingo dute buelta. Jakinarazi dute igandera arte izango dela aukera txartelak erosteko. Ostegunera arte eman daiteke izena; Dobera Euskara Elkartean, 943 33 27 99 zenbakian edo dobera@dobera.eus helbide elektronikoan.