Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finala, Nagusien mailan, Hernani taldeko lau palistek jokatu zuten eta garaipena Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrietak lortu zuten, 30-29, Maider Huizi eta Amaia Araiztegiren kontra. Donostiako Gaskan jokatu zen finala eta partidu parekatua eta ona jokatu zuten lau palistek. Edozeinek irabazi zezakeen, baina azkenean batek irabazi behar eta azken tantoa Irazustabarrena eta Arrietaren alde erori zen.