Udala baloratzeko, etxez etxeko galdeketa

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 6a, 02:00

2015eko maiatzean abia­tutako legealdia azken urtean sartu da dagoeneko. Hori dela eta, Udalak hiru urte hauetan egin duen ibilbideari buruz herritarrek duten iritzia jakin nahi du. 

Horretarako, inkesta sozio­logiko bat enkargatu dio Azti­ker soziologia ikerguneari. 600 herritarrei egingo zaie in­kesta, aurrez aurre, zozketa bidez, eta irizpideak kontuan hartuta adin tarte, genero eta auzo guztiek ordezkaritza ore­katsua izan dezaten.

32 galdera gai askori buruz
32 galdera sorta da inkesta, eta herritarrek gai askori bu­ruz duten iritzia adieraz­teko aukera izango dute. 

Hiru urte hauetan Udalak hainbat gaietan (ingurumena, eus­ke­ra, gazteria, tokiko garapena, ekonomia, biziki­detza, zerbi­tzu sozialak, parte-hartzea...) hartutako eraba­kiak eta gau­zatu dituen egi­tasmoen ingu­rukoak izan­go dira galde­ra horiek.

Horrekin batera, herri­ta­rrei eskaintzen zaiz­kien zen­bait zerbitzuren edota eraba­ki­tzeko foro eta kontseiluren ezagutza edota erabilera mai­la ere neurtzeko balioko du.

Udalak prentsa ohar bidez adierazi du Uda­laren xedea, herri era­kundea den heinean, herritarrei zerbi­tzua ematea dela eta «inkes­taren emai­tzak kontuan har­tuta, antze­man daitezkeen hu­tsu­neak eta beharrak oso kontuan hartuko ditu eta horiek ase­tzeko bideak mar­txan jarriko ditu Udalak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!