Otxotorena eta Armendariz, txapeldun!

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 12a, 02:00

Estua, lehiatua eta polita izan zuen final haundia, Ur-Miako Mus Txapelketak. Joan den la­runbatean jokatu zen, elkartean bertan, eta azkeneko ustelean nagusitu ziren Jose Ignacio Otxotorena eta Mikel Armen­da­riz, Pako Leonet eta Angel Leo­net lehengusuen kontra: 4-3, eta txapela beraientzat.
Lehiarik ez zen falta izan, hirugarren posturako partidan ere. Seigarren ustelean irabazi zieten, Julian Agirrek eta Jexux Ezeiza Tutuk (4-2), Joxe Lasarte eta Arnaitz Lasarte aita-semeei.

33 lagun, elkarteko afarian
Bi partida erabakigarriak bu­ka­tutakoan, banatu zizkieten sariak, zortzi protagonistei, eta baita txapelak jantzi ere, txapelketako bi muslari onenei!
Eta segidan, ospatu zuten Ur-Mia elkartearen urteko afaria, bertan. Guztira, 33 lagun elkartu ziren, umore ederrean bapo afaltzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!