Artea eta festa eskura igandean, Errapiako kideen Zikuzulon

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 10a, 02:00

Zikuzulo artelekuan, Zikuña­gan aritzen dira lanean Erra­pia taldeko kideak; Her­na­niko eta inguruko hainbat artistak osatzen dute, eta ate ire­kiak anto­latu dituzte igande hone­ta­ra­ko, festa giroan.

Goizetik arratsaldera, erakusketa, tailer eta jaki
Igandean, goizeko 10:30etan irekiko ditu ateak Zikuzulok, eta Errapiako kideek bertan egiten dutena lana ikusteko aukera izango da.

Ondoren, 11:00etan, hamai­ketakorako aukera izango da, eta indartuta, 11:30etan ja­rraituko dute egitarauarekin: seigrafia tailerra izango da. Kamixeta etxetik eraman behar da.

Eguerdiko 12:30etan, kon­tzertu poetikoa emango dute 2Bat proiektuko kideek: Héroes o monstruos izenburua jarri diote. Eta Errapiako kideen bazkaria egingo da gero. Arratsaldean, eguna boro­bil­duko dute, Jose Luis Gomezek emango duen Don Juan monologoarekin eta gaztetxo­entzako txokolatada eta es­kulan tailerrarekin.

ERRAPIA FESTA - Maiatzak 13 - Zikuzulon
10:30, Ate-irekiak Errapiako kideen lanak ikusteko.
11:00, Hamaiketakoa.
11:30, Serigrafia tailerra. Kamixeta etxetik eraman.
12:30, Héroes o monstruos izeneko kontzertu poetikoa, 2Bat proiektu poetiko-musikalaren eskutik.
14:00, Errapiako kideen bazkaria.
16:00, Don Juan monologoa, Jose Luis Gomezen eskutik.
Ondoren, txokolatada eta eskulan tailerra, gaztetxoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!