Maiatzeko odol ematea ­ bihar astelehena egingo da

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 6a, 02:00

Hernanin bihar izango du­te aukera odol emaileek, 18:30­etan hasi eta 20:30etara, an­bu­­la­tegian odola ema­teko edo­ta organo do­nan­te egiteko.
Normalean hilabeteko lehenengo asteartea izaten da odola emateko eguna Her­nanin, baina aurten maiatzak 1 asteartea izanik, maiatzaren 7ra astelehenera pasa dute hi­labete honetako odol ematea.
Apirilean 49 estrakzio egin ziren, bi berri, eta organo donante ez zen inor egin. Otsai­lean 89 estrakzio egon ziren, martxoan 54 eta apirilean 49. Odol emaile elkartetik beherako joera hori gelditu nahi dute egonkortze aldera. Horregatik odol emaile be­rriak animatu nahi dituzte anbulategira bihar hurbiltzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!