EUSKARA ARI DU elkarteak egitasmo desberdinak ditu martxan 2018an eta hiru hilabete bete ditu ekimenak. Baietz Hernanin Euskaraz Bizi eta biltzen ari diren erronkalariena da agian ezagunena, baina ez da bakarra. Atzo bertan kale irakurraldia egon zen herriko leku desberdinetan eta asteazkenerako ekitaldi potoloa antolatu dute.
Maialen Lujanbio bertsolariak, Txapelketa Nagusiko bigarren txapela irabazi eta gero, hitzaldia eskainiko du maiatzaren 9an, 19:00etan, Biteri kultur etxean.
Nola ez, gaia euskera izango da eta euskera eta bere erabileraren inguruan gogoeta desberdinak plazaratuko ditu bertsolari hernaniarrak asteazkenean.