Udakolore balkoi lehiaketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 28a, 02:00

GOIZUETAKO Udalak lehenengo aldiz antolatu du udakolore balkoi lehiaketa. Ekainaren 16an izango da. Lehiaketaren helburua, herritarren parte hartzeari esker, herriaren itxura hobetzea da, goizuetarrek zein turistek ingurune atsegin eta ederraz goza dezaten.
Balkoiak eta leihoak apain­tzeko bakoitzak nahi duen bezala apaindu ahal izango du. 
Ez da inon izena eman behar, ekainak 16 goizean epaileak herrian zehar ibiliko baitira balkoiak eta leihoak ikusten. Epaileek herrian hoberen apaindutako balkoia edo leihoa aukeratuko dute eta irabazleak, herriko komertzioetan gastatzeko 150 euro izango ditu sari bezala. 
Irabazlearen izena egunean bertan jakinaraziko da udalaren www.goizueta.eus webgunean. Bonoa gastatzeko epea 3 hilabetekoa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!