Liga bukatuta, Aldundiaren Torneoa edo Kopa ari dira jokatzen, Mundarroko neska kadeteak. 10 partidutik bi irabazita, seigarren bukatu dute ligaxka; eta bosgarren posturako lehia jokatuko dute, Laubide Iturgintza-Izaro taldearen kontra, bi partidutara. Joanekoa asteburu honetan jokatzekoak ziren, baina atzeratu egin dute, datorrenera.