Etxeko lanak egin dituenaren lasaitasunarekin, jokatuko du Mundarrok gaur, denboraldiko azkeneko partidua etxean. Martutene hartuko dute moreek Zarkumendegin, arratsaldeko 16:00etan hasita.
Joan den astean ziurtatu zuen Mundarrok, datorren denboraldian Preferente mailan jarraitzea. Baina hala ere, badaukate zer lehiatua, zazpi posturen dantzan dabiltza eta: 7garren postutik 13garrenera, edozeinetan geratu daitezke. 8garren daude orain.