Ekainaren 10erako antolatu du Giza Katea, Gure Esku Dagok, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotzeko. Astigartarrek, 1,5 km osatu behar dituzte, Usurbiletik Aginagara bidean; eta parte hartzeko, izena emateko epea zabalik dago, 5 euroan. Horretarako, mahaiak jarriko dituzte ostegunetan (18:00-20:00) eta igandeetan (12:00-14:00). Bihar, Kontxa Etxeberria plazan egongo dira; eta datorren astean, Joseba Barandiaran plazan. Gainera, autobusa ere jarriko dute, Aginagara joateko eta bueltatzeko, 7 euroan; «ahal dela, autobusak erabili behar dira, bestela trafiko arazo haundiak sortuko dira eta», azaldu dute.