Aurten ere, antolatu ditu Xaguxar aisialdi taldeak, udaleku irekiak eta gazte kanpaldiak. Udalekuak 4-12 urteko haurrentzat dira, ekainaren azkeneko astetik Santio jaietara; eta Herri Eskolan izango dira. Gazte kanpaldiak, berriz, ekaineko azkeneko astean egingo dituzte, Nafarroako Garde herrian, 12-16 urtekoentzat. Bietan, laster zabalduko dute izena emateko epea: maiatzaren 14tik 18ra, kultur etxean. Informazio gehiagorako, idatzi info@xaguxar.org helbide elektronikora.