aurreko hilabetean hasi zuen Ur-Mia elkarteak urteroko mus txapelketa, eta gaur izango da final haundia, afari eder batekin borobilduko dutena.
Finala, afariaren aurretik
Asteazkenean jakin zuten nork jokatuko duen finala. Hain zuzen, Angel Leonetek eta Pako Leonetek osatzen duten bikoteak, aurrez aurre izango du Jose Ignacio Otxotorenaren eta Mikel Armendarizen arteko bikotea.
Afariaren aurretik jokatuko dute finala Ur-Mia elkartean bertan, baita hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida ere, Tutu-Julian eta Joxe Lasarte-Arnaitz Lasarteren artekoa. Nork jantziko du aurtengo Ur Miako txapela?