Ate irekien saioa antolatu du gaur, Norberto Almandoz musika eskolak. Goizeko 10:30etan izango da, bereziki herriko haurrei zuzenduta. Aurrena, kontzertua eskainiko diete, musika eskolako ikasleek. Eta ondoren, irakasleek beraien instrumentuak erakutsiko dizkiete.
Horrela, bertaratzen diren haurrek aukera izango dute, nahi dituzten instrumentuak probatzeko, eta dauzkaten zalantzak argitzeko.