Urtero bezala, Nafarroa zeharkatzen ari da Aralarko San Migelen irudia joan den martxoaren 3tik, eta Urumean barrena egin du geldialdia pasa den asteburuan. Goizeko 09:30ak aldera, elizako kanpaikaden erritmora sartu zen Aranon, eta ohi den bezala, Goizuetarantz abiatu zen handik. Bertara, ordea, arratsaldeko 18:30etan iritsi zen. Aranoar eta goizuetarrek ohiko mezekin eman zioten ongietorria santuari.