Goizueta eta Arano barne hartzen dituen Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, Autodefentsa Feminista Tailerra eginen dute Goizuetan, maiatzaren 25 eta 26an.
Dagoeneko eman daiteke izena, hilaren 20a baino lehen: telefonoz, 948 510 840 zenbakian, edo whatsappez, 674 086 926 zenbakian.
Bi saio izanen dira, hilaren 25 eta 26an.
14 urtetik gorakoentzat
Gazteak izanen dira helburu, hain zuzen, 14 urtetik gorako emakumeentzat eginen dute tailerra. Bi egunez luzatuko da: maiatzaren 25ean (ostirala) arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara; eta 26an (larunbata) goizez, 09:30etatik 13:30etara.
Bi saioak Goizuetako udaletxean izanen dira, eta besteak beste landuko dira: ahizpatasuna, ahalduntzea, eskubideak, ongizatea...