Bertsolarien erritmora giroa berotuta, gaur lehertuko da fiesta orientalena

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 5a, 02:00

Asko kostata, baina Goizuetako Txino auzoak fiestak izanen ditu azkenean. Atzo berotu zuten giroa bertso-saioarekin eta mus txapelketarekin, eta gaur lehertuko da festa, eguerdiko 12:00etan. 

Txupinazoaren aurretik, gaztetxoenak protagonista
Ohi bezala, herriko eta auzoko haur eta gaztetxoenek irekiko dute jardunaldia gaur. Txikie­nen krosa izanen da eguna ha­siko duen ekintza, goizeko 11:00etatik aurrera. Nor izanen da azkarrena?
Eta segidan entzun ahal izanen da aurreneko itxaferoa, fiestei hasiera ofiziala emanen diona. Eguerdiko 12:00etan izanen da hori, eta dragoiaren irteera gertu dagoela jakinaraziko die txikienei. Orduan izanen baita eguneko momenturik berezienetakoa: dragoiaren azpian jarri, eta auzoari bueltaxka ematen diote. 

Sokatira, aurten ere bai
Herritarren arteko sokatira izan zen aurreko urteko nobedadea, eta aurten ere, iazko arrakasta ikusita, eutsi egin diote ekintza hori. Bazkalau­rretik eginen dute, eguerdiko 13:00etan.
Horren ondoren, tripa bapo betetzeko unea izanen da, herri bazkarian. Aurretik, Amaia kafetegian eskuratu behar izanen dute txartela, bertan bazkaldu nahi dutenek.

Gauera arte, etenik gabe
Hortik aurrera, ez da etenik izanen. Bazkalondoren, Papo ku­ba­tarraren ikuskizunaz goza­tzeko aukera izanen dute herritarrek, eta hori bukatuta, dan­tzaldia izanen da Irati eta Leirerekin.

Zubi-Ondo taberna, irekita
Ekintzez gain, Zubi-Ondo taberna irekita egongo dela jakinarazi dute, 09:00etatik aurrera hasi eta gauera arte.

EGITARAUA
Maiatzak 5, larunbata 
11:00: Haur ta gaztetxon krossa.
12:00: Txupinazoa ondoren dragoia aterako da trikitilariekin.
13:00: Sokatira.
14:30: Herri bazkaria (txartelak Amaia kafetegian salgai).
18:00: Papo kubatarraren ikuskizuna. Ondoren dantzaldia Irati eta Leirerekin.

*Zubi-Ondo taberna irekia egonen da gaur 09:00etatik aurrera. Bertan, edariez gain, pintxo eta bokadiloak izango dira. Bajera ere irekia egonen da gaur eguerdi eta arratsaldean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!