Ekainaren 10eko Giza Katearen harira, hainbat jarduera burutzen ari da Hernaniko Gure Esku Dago taldea asteotan. Gaur izango da hurrengoa.
Herritarren Ituna osatzeko asmoarekin, hernaniarren topaketa egingo dute, iritziak partekatzeko helburuarekin. Goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara izango da bilera, Biterin.
Ahalik eta anitzena izatea nahi du antolakuntzak, eta horregatik, hernaniar guztiei deia luzatu diete bertan parte hartzeko: «Erabakitzeko Esku bidearen alde guztiok dauzkagun iritzi eta arrazoiak azaldu eta partekatuko ditugu».
Lokala irekita, ekainaren 10era bitarte
Giza Katearen bueltan ere Hernaniko Gure Esku Dagok jakinarazi du astelehenetik ostiralera egunero irekiko duela lokala, kontsultak egin edo izena emateko. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango da.