‘Boxley’ gaur, beste bost probekin batera

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 5a, 02:00

Dagoeneko tradizioa bilakatu da boxley proba Gazte Olinpia­detan; aurtengoa gaur izango da, aldaketatxo batzuekin. Izan ere, ohiko probari, beste bost gehituko zaizkio. Kirol­de­gi ingurua izango dute gaur­ko­an kokaleku; arratsaldeko 16:30­e­­tan jarri dute zita, eta 17:00etan hasiko da proba.

Erlojupean, aurreneko zatia
Probaren aurreneko fasea er­lo­jupean egingo dute, txan­da­ka, hiru taldeka. Hortik, be­de­ratzi talde azkarrenak pasako dira finalerdietara, eta hortik, hiru onenak, final haundian izango dira.

Sei proba, denera
Boxleyaz aparte, beste hain­bat proba izango dira, denera, sei fase izango ditu gaur arra­tsaldeko zirkuituak: rapela­tzen hasiko dira; ondoren, boxleya izango dute; ja­rraitzeko, oztopodun ibilbide bat; zaku-karrera, gero; es­kailerak zankoekin igoko di­tuzte, eta bukatzeko, boxleya, berriro ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!