Ospakizuna gaur, kale irakurraldiarekin jarraitua

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 5a, 02:00

Hiru hilabete eta 287 erronka­lari; Euskara Ari Du elkartea pixkanaka ari da bidea egiten, eta hori ospatzeko, ekitaldi xu­mea egingo dute gaur, eguer­diko 12:00etan hasita. Biteri parean izango da, eta hamai­ketako txikia egiteaz gain, datuak eman, eta erron­kalari kopuru eguneratua ira­garriko dute.

Biteritik hasiko dute ibilbidea, ekitaldiaren ondoren; 25 testu irakurriko dituzte.

Kale-irakurraldia, segidan
Horren ondoren egingo dute, ka­le-poesia taldearekin elkar­la­nean, Ura gaiaren inguruko kale-irakurraldia. Biterin el­kar­tu­ko dira denak, dagoene­ko aukeratuak dauden testuak banatzeko. Eta handik, hasiko dute ibilbidea eta herrian zehar 25 testu irakurriko di­tuz­te. Edonork irakurri dezake testua, eta beraz, horretara animatu dituzte herritarrak Euskara Ari Du elkartekoek.

Antolatzaileek kalkulatu dutenaren arabera, bi orduko iraupena izango du irakurral­diak. 

Jardunaldia bukatzeko, baz­karia egingo dute denek elkarrekin, aurretik txartelak eskuratu dituztenek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!