Gipuzkoako Trinketeko finalean gaur, lau palista hernaniar

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 4a, 02:00

Asteburu intensoa izango da, pelotari eta palista hernaniarrentzat. Izan ere, zenbait final jokatuko dituzte, gaurtik.

Gipuzkoako Trinkete Txa­pel­ke­tarekin daukate aurreneko zita, palistek. Gaur izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita, Donostiako Gaskan. Eta gauza bat garbi dago: Hernanira etorriko dira bi txapelak, nagusien lehenengo mailan. Izan ere, bi bikote hernaniar ariko dira aurrez aurre: Amaia Irazusta­barrena eta Ariane Arrieta, Mai­der Huizi eta Amaia Araiz­tegiren kontra.

GRAVNIko finalak, bihar eta etzi
Eta asteburuan, bihar eta etzi, beste hiru finaletan izango di­ra hernaniarrak, GRAVNI torneo garrantzitsuan.

Palarekin, trinketeko finala jokatuko du bihar Alaitz Te­jedorrek, gazteen kategorian. Gasteizko Astronomos fronto­ian jokatuko du arratsaldeko 17:00etan hasita; Leire Galdos lagun duela, Iparraldeko bikotearen kontra.

Eta palarekin baita ere, bai­na ezker horman, jokatuko du finala Amaia Irazusta­ba­rre­nak, Maider Mendizabale­kin, Arabaren kontra. Igan­de­an izango da hori, 10:00etan hasita, Gasteizko Ogetan.
Frontoi berean jokatuko dute beraien finala, baita ere, eskuz ariko diren hernaniarrek: Ioritz Arrietak eta Markel Lizeagak. Baina bihar izango da beraiena, 17:30etan hasita, Oge­tan. Yoldi eta Sarasa nafarrak izango dituzte aurrean, eta par­tidu berdindua espero da, afi­zionatu mailako lau pe­lo­tari onenetakorekin.

Beste 20 partidu asteburuan, pelotari hernaniarrek
Eskuz, beste 20 partidu ere jo­katuko dituzte hernaniarrek, maila guztietan. Udaberri torneoan, partidurik galdu gabe jarraitu nahi dute Elizazu eta Iturbe alebinek, bihar 17:30etan Hernanin; eta Jara eta Etxarri infantilek, gaur 18:30etan An­do­ainen. Gaur bertan, Herna­nin ere izango dira partiduak; 19:30etan hasita, infantil mai­lako hiru partidu. Bihar, aldiz, 15:30etan hasiko da jaialdia, kiroldegiko frontoian.

Eta igandean 11:00etan, ha­siko da Hernaniko pelota esko­laren txapelketa. 10 bikote ari­ko dira benjaminetan, eta bes­te 8 bikote alebinetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!