‘Boxley’ zirkuitua, Olinpiaden bosgarren proba

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 4a, 02:00

Bihar arratsaldean jokatuko da, Hernaniko Gazte Olinpia­de­tako bosgarren proba. Kirol­degiaren kanpoko aldean izan­go da, 17:00etan hasita; eta ordu erdi lehenago, 16:30etan, jarri dute elkartzeko zita ber­tan, tal­de guzti­ekin.

Eta bosgarren proba hone­tan, Olinpiadetako klasiko bat izango dute: boxley zirkuitua gainditu beharko dute, parte­hartzaile guztiek.

Aurrena, pareta batean go­ra rapelatu beharko dute. Gero, txalupa bat hartuta, belarre­ta­tik botako dira, aldapan behe­ra. Eta azkenik, oztopo ba­­tzuk topatuko dituzte behe­ran, gain­ditu beharrekoak.

Helburua izango da, zirkui­tua ahalik eta denbora gutxi­enean osatzea. Zenbait erron­da izango dira, eta guztiak kon­tutan hartuta, denbora one­na egiten duen taldeak, ira­baziko du proba.

Hurrengo proba eguna, da­torren oste­gu­nean izango da, maiatzaren 10ean; eta horre­kin, aurtengo Olinpia­den erdi­aldera iri­tsiko dira. yy 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!