Aurten ere jokatuko dute Aranon, Santio jaien aurretik, urteroko pala txapelketa. Baina aurtengoan, nobedade batekin dator: torneoa zenbait astetan jokatu beharrean, egun bakarrean eginen dute, eta Pala Txapelketa Azkarra izanen da. Gaur zortzi jokatuko dute, uztailaren 14an, eta izenematea itxita dago. Teniseko pilotarekin ariko dira.