Igande goizean jarri zuen zita Hernaniko gimnasia erritmiko taldeak, erakustaldia eskaintzeko, bertaratuei. Ikasturteari bukaera emanez, adin eta maila guztietako gimnastak azaldu ziren lona gainera: saltoka, zilipurdika, baloiak uztailak eta mazak airera jaurtiz, taldekideekin forma ezberdinak osatuz... ikuskizun polita eskaini zuten denek, ikusleen txaloen artean.