Datorren igandean, maiatzaren 27an, izango da Ibilaldia, Santurtzin. Eta bertara joateko, autobusa jarriko du Dobera Euskara Elkarteak. Goizeko 09:00etan aterako da Atsegindegitik, eta 19:00etan bueltatu. Maiatzaren 24ra arte dago epea, izena emateko: bulegoan (Larramendi 11, behea), 943 33 27 99, edo dobera@dobera.eus. Bazkideek 10 euro, gainerakoek 12.