Epea zabalik, Kirol Sariak bozkatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 4a, 02:00

Dagoeneko jakinarazi dute, zein diren 2017-2018ko Herna­ni­­ko Kirol Sariak jasotzeko hau­tagaiak. Sei dira, herriko kirol elkarteek proposatu dituz­te­nak; sari bakoitzerako, bina. Horrela, emakumezko kirola­ria­ri saria jasotzeko, Jone Iras­torza judoka eta Maialen trai­nerua dira hautagaiak; gizo­nez­ko kirolariari sarirako, Aitor Gorrotxategi pelotaria, eta Ibai Alba korrikalari eta duatleta; eta azkenik, Hernani Saria ja­so­tzeko, Juan Rodriguez Her­na­ni Errugbi Elkarteko presi­den­tea, eta Luis Llopis Real Ma­drideko bigarren entrenatzailea.

Bozkatzeko epea zabalik da­go, maiatzaren 31ra arte. Horretarako, kirol­degian eta Biterin daude kutxak, eta inter­neten ere bozkatu daiteke, www.hernani.eus web orrian. 16 urtetik gorako herritar guz­tiek aukeratu ditzakete, gus­tu­koen dituzten hautagaiak. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!