GAUEKO komiki-dendak bi urte betetzen ditu datorren larunbatean, maiatzaren 5ean, eta hori ospatzeko, bere txanpon propioa kaleratu du. Gaueko hauek bertan erosketak eginez lortu daitezke, eta hurrengo erosketetan ere bertan erabili: Gaueko batek 0,50 euroko balioa du.
Eta bigarren urteurrenarekin jarraituz, maiatzaren 12rako beste bi ospakizun izango dira Gaueko komiki-dendan: Catan Txapelketa eta Dohako komikiaren eguna.
Egun horretako Catan Txapelketan izena eman daiteke
Catan txapelketa ofiziala ospatuko da eta oraindik plaza libreak daude parte hartu nahi dutenentzat (16 urtetik gora).
Izenematea irekita egongo da bihar arte. Horretarako, email bat idatzi daiteke, gauekomik@gmail.com helbidera edo telefonoz deitu, 943 57 78 90 zenbakira.
‘Dohako Komikiaren Eguna’
Bestetik, iaz bezala, Dohako Komikiaren Eguna ospatuko da, eta dendara hurbiltzen den edonork 13 komikiren artean bat aukeratzea izango du etxera dohan eramateko. 9. urtea da DKE ospatzen dela bai Euskal Herrian eta baita Espainian ere, eta 100 komiki denda baino gehiagok hartzen dute parte. yy