Goiz Eguzkin jubilatuek festa jendetsua bizi dute beste behin

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 3a, 02:00

Goiz eguzki jubilatu etxean festa dotorea antolatu zuten beste behin maiatzaren 1ean. 150 hernaniarretik gora bildu ziren antolatu ziren ekitaldi desberdinetan. Hasieran me­za egin zen parkean, ondoren ma­hai jolasen sari banaketa eto­rri zen eta amaitzeko ha­mai­ketakoa ederra dastatu zuten. 

Karta jokuetako garaileak
Karta jokuetan zortzi sari ba­natu ziren guztira. Musean txa­peldunak Valentín Higuero eta Mere Puerta izan ziren, az­pitxapeldun Benjamin Mi­ran­da eta Antonio Rubio geratu ziren. 

Tutean txapeldun: Lucas Yuste eta Ramon Ormaetxea, eta azpitxapeldun Lupe Primo eta Victoria Fernández. 

Punttuan Jose Villamarín eta Sabino Mateos izan ziren garaileak eta Manuel Morato eta Hipolito Prieto bigarren sailkatuak. Eta amaitzeko; es­ko­ban Vicente Pérez eta Ju­lian Santosek Maria Dolores Ana­bitarte eta Mari Paz Lu­naro garaitu zituzten finalean. 

Udaberri Torneoko Kale Jokuak
2018 Udaberri Torneoko Kale Jokuetan Pili García, Tomasa Escarmena, Josefa Sánchez eta Rosa Artegoitia sailkatu zi­ren aurreneko lau postuetan. Gizonekoetan sailkapenean An­tonio Monje, José López eta Jose Miguel Arana izan zen hiru lehenengo postuetan. Go­goratu kaleko jokuetan to­ka, igel jokoa eta dardoak izaten direla hiru joku puntuagarriak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!