Elizatxo ikastolak, Leoka Guraso Elkartearekin batean, larunbatean egingo du ikasturte bukaerako festa, eta berezia izango da. Izan ere, batetik, Mundu bat Elizatxon kantua estreinatuko dute: Iñigo Legorburuk egin dio letra, eta Kistiñe eta Xabier Solanok musika. Bestetik, omenaldia egingo zaie Fernando Ederra, Marijo Peña eta Mikel Valdivia Txapeteri. Haurren emanaldiekin hasiko da eguna, 10:30etan.