Zaila zeukaten astigartarrek, Herriarteko Txapelketan, final zortzirenetan aurrera egitea. Emaitza txarra lortu zuten joanekoan (1-2 galdu), eta bueltakoan ere, partidu bakarra irabazi eta bi galdu zituzten, Astigarragan. Hortaz, final zortzirenetan utzi dute txapelketa.
Kadeteetan, erraz irabazi zuten Lizeagatarrek (22-1), eta horrek esperantza eman zien astigartarrei. Baina Urdangarinek eta Olarrak 8-22 galdu zuten jubeniletan. Hori horrela, 15 tantoren aldearekin irabazi behar zuten Loidi eta Santxez nagusiek; baina 11-22 galdu zuten.