Ander Iradi, Espainiako txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 31a, 02:00

Ander Iradi hernaniarra txapeldun izan da Espainiako Txapelketako distantzia ertainean 30-34 adin tartean. Txapelketa Guadalajaran jokatu zen elite mailan eta adin tarte desberdinetan. Iradi 4h35 minuturekin, lehenengo postuan iritsi zen. Aitzol Arregi ere bertan izan zen eta laugarren iritsi zen 45-49 urte arteko adin-tartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!