Gipuzkoako erlojupekoa, Irunen

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 5a, 02:00

Eskola Kirolaren egutegiaren barruan, beste zita bat daukate gaur alebin eta infantil mailako txirrindulari hernaniarrek. Irunen jokatuko dute Gipuzkoako Erlo­jupeko Taldekako Txapelketa. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da lasterketa Irungo Letxunborro ibilbidetik, baina Hernanin jarri dute zita bertakoek, elkarrekin joateko: Trans­pacarretik abiatuko 
dira, arratsaldeko 15:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!