Maila haundian daramaki denbora asko, trinketean, Oier Gurutzealde astigartarrak. Iaz Euskal Herriko txapeldun binaka; aurten Gipuzkoako txapeldunorde binaka; igoera lortuta buruz buru, Iparraldeko txapelketan... Eta beste final bat jokatuko du gaur, buruz buru: GRAVNI torneo ezaguneko txapelaren bila joango da, Gasteizera, Astronomos frontoira. Goizeko 10:00etan izango da.
Gipuzkoaren izenean ariko da astigartarra, eta aurrean, Arabako ordezkaria izango du; ligaxkan, Mikel Rafaelek jokatu zuen Arabaren izenean.
Ez du lan erraza izango, baina irabazteko asmoz aterako da Gurutzealde, orain arte txapelketa bikaina jokatu ondoren. Lau partidutik hiru irabazi zituen, eta ligaxkako lider bukatu zuen, zuzenean finalera sailkatuz. Rafael bera ere, mendean hartu zuen (40-30).