Dobera eta Hernani Errotzen elkarteek antolatuta, Joseba Intxausti historialari eta euskaltzaleak hitzaldia emango du gaur, 18:30etan Biterin. Euskera eta armenieraren artean hainbat lotura daudela defendatuko du. Beñi Agirre ariko da aurkezle lanetan eta Armeniaren euskal aurkezpena du izenburua hitzaldiak.
Intxaustiri mundu armeniarra ezagutzea interesatu izan zaio. Armenia eta Euskal Herria nola ulertu azalduko du. «Tamainaz antzekoak, eta historia luzekoak dira, baina oso historia ezberdinak dituzte, eta aldi berean, guretzat eredugarria ere bai. Geopolitikatik eliz erritoetaraino doazen arazoak daude tarteko. Beren mundu idatzia, artea, musika... maitatu eta estimu haundian izan dute».