«Hitzarmena aldatu nahi dugu: datozen urteetara begira gutxieneko baldintza batzuk jarri»

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 12a, 02:00

Gurutze Gorriak kudeatzen ditu Gipuzkoako hondartze­ta­ko sorosleak. Aurten, 93 plaza bazeuden ere, 82 lagun aur­keztu dira postuak betetzeko. Sorosleek lan baldintza ho­beak eskatzen dituzte, eta api­rileko hondartzetako kontzen­trazio­aren ondoren, hiru gre­ba egun egin zituzten uztai­laren 29, 30 eta 31n. Asteazkenetik aurrera, greba mugagabea dei­tze­kotan dira; tartean da Eneko Lujanbio Apezetxea hernaniarra. 

Greba mugagabearen ataritan zaudete, baina egin dituzue saiakera gehiago.   
Ni nahiko berria naiz. Biga­rren urtea dut hau. Betera­noak mu­gi­tzen hasi ziren, eta uda bukaeran bilera deitu zuten, berriagoen iritzia ere jakiteko. Gero, Gabonetan, sindikatue­ta­ra jo zuten, bal­din­tzak hobe­tze­ko zer egin zitekeen galdetzera. Ne­gua hizketan joan zen, man­tso. Eta ikusi genuen zerbait al­datu nahi bagenuen aurtengo udaran izan behar zuela.

Gipuzkoakoak bakarrik ari zarete greban. Zergatik?
Egia esan ez dakit besteetan Gu­rutze Gorria dagoen. Daki­da­na da Gipuzkoan udaletxe guz­tietan Gurutze Gorria da­goela,  harremanetan jarri gi­nela, eta denek ideia ber­di­nak dauz­ka­gu­la. Deba, Mutriku, Zu­maia, Orio eta Donos­tia­koak berdin gaude. Hondarri­bia, Zarautz eta Getaria ez dira sartzen gure proba ber­di­ne­tan. Baina, Hon­da­rribia ken­du­ta, besteek ere egin dute bat deialdiekin. Nahi duguna da hitzarmena aldatu: datozen ur­te­etara be­gira gu­txieneko bal­din­tza ba­tzuk jarri udale­txe­ek erres­pe­ta­tuko dituz­te­nak, zer­bi­tzua beste enpresa batek ku­de­a­tuz gero. Azken batean, udaletxe bakoitzak egin behar du al­daketa. Grebaren helburua ere bada udaletxeei kontu hartzea.

«Zerbitzu minimoak %80ekoak eskatu dizkigute. Arrazoia: salbamendu zerbitzua dela. Baina hala bada, baldintzek ere halakoak behar lukete izan»

Bilerak egin dituzue. Ez da eskaera bakar bat ere onartu?
Kontua da udaletxeak lehia­ke­ta­ra ateratzen dituela bal­din­tza pleguak, eta irabazten du­en enpresari, kasu honetan, Gu­rutze Gorriari ematen zaio di­rua, zerbitzua kudeatzeko. Es­ka­tzen duguna da, labur, sol­data igoera, atsedenak haun­dixe­a­go­ak izatea (20-30 mi­nu­tu izaten da baz­kaltzeko) eta lan­pos­tu finko etenak sortzea; az­ken batean udararo aldi ba­te­ra­ko langile moduan hartzen ga­i­tuz­te, eta ez da kon­tuan har­tzen an­tzi­na­­tasuna. Uda­rako la­na izan arren, au­kera eduki nahi dugu urtero gu kon­tuan hartu gai­tza­ten. Sol­da­ta, oi­na­­rrizkoa daukagu, eta plu­se­kin, 1.000 euro in­gu­rura iris­ten da. Al­de­ra­tzen dugu pis­tinetako soroslee­na­­­re­kin; nolatan ez da, gu­txie­nez, berdina? Hi­tzar­­men desberdina dauka­telako.

Zerbitzu minimo altuak eskatzen dituzte...
Zerbitzu minimoak %80ekoak eskatu zizkiguten. Arrazoia: sal­bamendu zerbitzua dela. Baina hala bada, baldintzek ere halakoak behar lukete izan. Soroslerik ez balego, eragina haundiagoa litzateke baina... Kontxan eta Zurriolan bi soros­le gutxiago, eta Ondarretan bat gutxiago aritu ginen. Erabaki genuen bandera gorriak jartzea hiru hondartzetan; ez itsa­soa­ren egoeragatik, baizik eta so­ros­le gutxiagorekin ezin ge­nuelako segurtasuna bermatu.

Eta asteazkenetik aurrera?
Espero dugu adostasun batera iristea. Eta bestela, hondartzen artean antolatuko gara, zer­bi­tzu minimoak adosteko. Aurre­koan ez ginen ondo antolatu. Ban­de­ra gorriak jarri genituen, eta ho­rrek egiten duena da bai­nua de­be­katu; uretan sartzen baza­ra, zure erantzukizuna da. Bai­na horrek askotan gure alde ez du egiten, askori berdin baitzaie.

Zein dira zerbitzu ohikoenak?
Kontxan, adibidez, egokitutako bainua. Aulki anfibioak dauz­ka­gu, eta deitu eta ordua har­tuta, utzi egiten ditugu, eta nahi ba­da, bainuan ere lagund­u. Greba egunean ez zen izan. Zauriak, golpeak, xabiroi zizt­a­dak desin­fektatzen ditugu. La­rriak badira, Bengoetxeako so­rosle puntura bidaltzen ditugu; greban ginela, zuzenean. Ume galduak bila­tzen ere laguntzen dugu. Eta gu­reak ez diren lanak ere hartzen ditugu; Zurriolan, adibidez, po­li­zia lana, ezin dela bainatu esa­nez. Prebentzioa egin behar du­gu, baina bandera eta seina­liza­zi­oarekin. Ezin duguna da, udaltzainak bezala ibili.

Erreskatatzea obligazioa da?
Bandera gorria jartzen dugun momentuan, erantzukizuna, zerbait pasaz gero, ez da gurea. Erakusten zaigu aurrena gure segurtasuna bermatu behar dugula; gero, besteena. Baina laguntzeko moduan gaudela uste badugu, saiatzen gara.

Inkontzientegiak izaten gara?
Uste dut jende asko baietz. Lasai dagoenean, ondo, baina ko­rron­teak izaten dira. Zurriolan, kai-mutur aldea lasaia­goa da. Ko­rronteak hor sortzen dira, baina olatuak erdialdean. Iaz egun ba­ka­rrean 10 erreskate egin ge­ni­tu­en. Erres­petua galtzen diogu itsasoari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!