Gipuzkoakoa gaur, Miramonen

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 7a, 02:00

Etxetik gertu daukate zita gaurkoan, ipar martxan aritzen diren hernaniarrek. Miramonen izango dute proba, Gipuzkoan egiten den aurrenekoa, eta probintziako txapelketa izango dena. Arratsaldeko 17:30etan izango da, Miramongo basoan barrena, bi itzuli emanda 4,8 kilometroko ibilbideari; 9,6 kilometro, guztira. 80 partehartzaile inguru izango dira; eta horietatik 10 bat, hernaniarrak. Gainera, Espainiako Txapel­ke­tarako puntuagarria denez, toki askotatik etorriko dira: besteak beste, Arantxa Pinedo eta Pablo Ariza Espainiako txapeldunak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!