Mus Txapelketa Mistoa bigarrenez, San Joan egunean giroa jartzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 9a, 02:00

Karta jokoak bere tokia izango du aurten ere, Hernaniko San Joan jaietan, eta bigarrenez egingo da, Kronikaren San Joa­netako Mus Txapelketa Mistoa. Iazko esperientzia ona eta sor­tu zen giro ederra ikusita, be­rri­ro antolatu du txapelketa Kroni­kak: ekainaren 24an izango da, San Joan egunez, arratsaldeko 17:30etan hasita. Aurten, Atse­gin­degin jokatuko da, eguraldi ona eginez gero; txarra egingo balu, ordea, Gay Murrera mu­gituko litzateke.

Izenematea, astelehenetik aurrera zabalik
Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek, etzitik aurrera daukate apuntatzeko aukera: emaila bidali jon@kronika.eus helbidera, deitu 943 33 08 99 edo 688 660 714 telefonora, edota whatsapp bidez idatzi azkeneko horretara. Egunean bertan ere izango da aukera, Atsegin­de­gin, 17:00etatik 17:30etara. Ordu horretan egingo da aurreneko kanporaketaren zozketa, eta hasiko da txapelketa.
20 euro dira bikoteko, eta baldintza bakarra da, bikoteak mistoak izatea; neska eta mu­til banak osatuak. Gainera, bi­koterik ez daukatenek ere, au­ke­ra daukate apuntatzeko: ze­rrenda bat egingo da, eta ho­ri­en artean, bikoteak osatuko dira, txapelketan parte hartzeko!
Joan den urtean, 14 bikotek hartu zuten parte txapelketa mistoan, eta Laurak eta Mikelek jantzi zituzten txapelak, final estuan Silvia eta Bengoetxeari irabazi ondoren.

Sari potoloak, onenentzat
Baina txapelak bakarrik ez, sari gehiago izango dira onenentzat; sari potoloak. Irabazle­ek, jasoko dituzte txapelak, trofeoak, oroigarriak, lau txuleta, Arria­tzu dendak jarritako bi ba­raz­ki sas­ki, bi otordu Akarregin eta Kide ta­bernak emandako bi botila ardo; bigarrenek, trofeoak, oroi­­ga­rri­ak, bi pala artistiko, bi otor­du Errio­guar­dan, Aka­rre­gi sa­­­gar­do­tegiak jarritako bi kaja sagardo, eta Aitan-Etxe tabernak emandako bi botila ardo; eta hi­ru­ga­rre­nek, tro­feo­ak, oroigarri­ak, Ibai-Men­­diko bo­noa, Ba­­lerdi ha­rategiak emandako gazta bat eta Aitan-Etxeren bi botila ardo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!